Arraziobitalismoa

Arraziobitalismoa, batzuetan arrazoibitalismoa ere deitua, José Ortega y Gasset espainiar filosofoak hasunarturiko ezagutzaren teoria filosofikoa da, 1923-1955 bitartean landutakoa, aurretik defendatutako perspektibismoa zehaztuz eta osatuz. Horren arabera, arrazoia gizakiaren bizitzaren mesedetan jarri behar da, gauzen esentzia aldaezina bilatu nahi duen arrazio hutsaren aurka. Arrazoi bitala defendatzen du, etengabe osatzen ari den bizitzan ardazturik. Horrela, arrazionalismo hutsa kritikatzen du, errealitatea arrazoiaren mesedetan jarri eta azkenean idealismo bilakatzen delako. Eta muturreko bitalismoa, Nietzsche-rena kasu, ere bai, arrazoia baliatu behar delako, baina bizitzaren alde, bizitza bera ere arrazoia delako, etengabe arrazoizko erabakiak hartzen ditugulako, bizitza munduan kokatzen delako, eta arrazoiak eta munduak bizitza osatzen dutelako, historia bat osatuz (horrela arraziobitalismoa historizismoa ere bada).

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, raciovitalismo.

Erreferentziak