Arrazionaltasun instrumentala

Arrazionaltasun instrumentala aurrez ezarritako helburuen betetze-maila baliozkotasun-irizpide nagusitzat hartzen duen arrazionaltasun mota da. Aldi berean eta ondorio gisa, helburuen ezarpena, eta beraz errealitatearen eraldaketa, sustazen dituen planteamendua da. Horrela, bereziki kapitalismoan zehar garatutako arrazionaltasuna izan da (enpresa kapitalista da, hain zuzen, arrazionaltasun teleologikoaren eremu garbiena, helburutzat mozkina harturik), natura gizakiaren mesedetan jarri duena guztiz, behaketa hutsa, eta finean jakinmina eta txundidura bigarren maila batean uzten dituena.