Arrazismoa edo arrazakeria ezaugarri fisiko ezberdinak dituzten, hots, beste arrazakoak diren gizatalde eta pertsonenganako gutxiespen eta gorrotozko portaera eta ideologia da. Hala ere, batzuen arabera, eta terminoak bereizi nahian, arrazismoaren ideologia, gizabanakoak euren arrazagatik desberdinak direla eta horren ondoriozko guztiak baieztatzen duena, arrazialismo izendatu behar da. Arrazismoa unibertsala den eta antzinatik datorren arren, egungo arrazismoaren justifikazioak XVII. mendetik garatutako arrazialismotik eratortzen da.1
Ikus, gainera
Erreferentziak
1.
Tzvetan T. Nosotros y Los Otros. Siglo XXI; 2010.
Loturiko artikuluak
KlasismoaKlasismoa elite eta goi mailako klase sozialetatik beheko klase sozialetako banako eta gizataldeak baztertu eta urrun mantentzeko jarrera da, eta "gu ez gara haiek bezalakoak" edo "gu hobeak…
SegregazionismoaSegregazionismoa herritarrak euren ezaugarri sexual, arrazazko, etniko, erlijioso edo politikoen arabera bereizten dituen politika da, aparte jartzen diren gizatalde eta kolektibo horiek baztertuz, haien integrazio soziala eragotziz, eta bizitza…
EstereotipoakPsikologian, ikuspuntu kognitibo batetik, estereotipoak gizatalde bati buruz irudi labur eta sinplea eratzen dituzten kategoria kultural eta kognitiboak dira (iritziak, sinesmenak, ..., adibidez, ijitoak lapurrak dira); ildo horretatik, gizarte…