Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa

Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa Immanuel Kant-ek (1724-1804) ezagutzari buruz egin zuen sailkapena da, aurretik Aristotelesek, Agustin Hiponakoak eta Tomas Akinokoak ere sailkapen baliokideak egin zituzten arren. Arrazoi teorikoa errealitateari buruzko ezagutza da eta epistemologiari eta gnoseologiari dagokio horren azterketa ; arrazoi praktikoa berriz, nola jokatu behar dugun eta zerbait zuzena edo okerra den ezartzen duena da eta etikari dagokio.1 Ohartu behar da arrazoi praktikoak ez duela zerikusirik ezagutza praktikoarekin (bizikleta bat nola konpondu).

Erreferentziak

1.
Engstrom S. Kant’s Distinction Between Theoretical and Practical Knowledge . http://harvardphilosophy.com. http://www.harvardphilosophy.com/issues/2002/Engstrom.pdf.