Arrazoiaren autonomia

Arrazoiaren autonomia edo arrazoimenaren autonomia Ilustrazioan garatutako kontzeptua da, zeinaren arabera gizakiaren arrazoia aski da ezagutza eratzeko, erlijioaren edo beste instantzien mendekotasunik gabe. Kontzeptua gehien defendatu zuen filosofoa Immanuel Kant izan zen, hain zuzen ere 1784ko Zer da Ilustrazioa? lanean sutsu defendatu zuen arrazoiaren autonomia geure kabuz, maisurik gabe, pentsatzeko gai izan behar garela aldarrikatuz. Arrazoi autonomoaren defentsa bere Sapere aude leloan laburbiltzen da (Ausarte zaitez ezagutzen).

Ikus, gainera

Erreferentziak