Arreta osoa

Arreta osoa (ingelesez, mindfulness; jatorrian sanskritoko smrti eta palierazko sati hitzetatik dator, biak literalki "oroimen" euskaraz) budismoko kontzeptua da jatorrian, gogamenaren presentzia, kontzentrazioa, orainean finkatua, adieraziko lukeena. XX. mendearen erdialdean Nyanaponika Thera alemaniar monje budistakThe heart of Buddhist meditation liburua plazaratu zuen 1954an, eta han arreta osoa  askapenerako budismo-bidearen funts gisa hartu zuen, pertsona guztientzat mesedegarri, budista izan ala ez, eta beraz kutsu erlijioso oro baztertuz. 1970eko hamarkadan Jon Kabat-Zinn medikuntza-irakasleak Mindfulness-Based Stress Reduction garatu zuen, gaixoen oinazea eta estresa arintzeko. Geroztik, arreta osoarekin loturiko teknikak estresa saihesteko, arrakasta profesionalerako eta hainbat arazo pertsonal konpontzeko bide gisa erabili da, horren baliagarritasuna zientifikoki forgatua ez badago ere. 1 2

Erreferentziak

1.
A Genealogy of Mindfulness. Springer. https://link.springer.com/chapter/10.1007/978-3-319-18962-8_2. Published 2015.
2.
Melnikova N. The modern school of Vipassana – a Buddhist tradition? Dissertation. https://is.muni.cz/th/387523/ff_d/Disertacka_11_9_2014_prilohy.pdf. Published 2014.