Arrisku naturalak

Arrisku naturalak ingurumen naturalean gertatzen diren hondamendiek (hala nola muturreko gertaera klimatikoek eta lurrikarek) komunitate, eskualde, herrialde edo orokorrean gizarte bat bortizki erasaten dutenean gertatzen diren egoerak dira, heriotzak eta bestelako kalte pertsonalak eta ekonomikoak eragiten dituztenak. Arrisku naturalean naturatik bertatik sortzen da hondamendia, arrisku antropikoetan ez bezala. Hala eta guztiz, arrisku naturaletan gizakiaren ardura eta jarduna funtsezkoak dira arrisku naturalen eragina mugatzeko.