Arriskurako esposizioa

Ez nahastu esposizio-arrisku kontzeptuarekin. 

Arriskua saihestu ezinezko faktorea den bitartean, arriskurako esposizioa aipatzen denean, arriskua nolabait kontrolatu edo mugatu daitekeen faktorea dela nabarmentzen da, bereziki erabaki batean zehazten den magnitude baten arabera. Bereziki finantzetan aipatzen den terminoa da: adibidez, behin burtsan inbertitzea erabaki dugula, arriskurako esposizioa hainbat eta handiagoa da, inbertitzen den diru-kopurua zenbat eta handiagoa izan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, risk exposure; gaztelaniaz, exposición al riesgo.

Ikus, gainera