Arroak, arro hidrografikoak, arro hidrologikoak

Arroa bere baitako urak jaso eta ibai edo aintzira batera bideratzen dituen depresio motako eremu geografikoa da. Bi motako arroak bereizten dira: arro exorreikoa, arroko ibai nagusiak urak beste ibai batera edo itsasora isurtzen dituenean, eta arro endorreikoak, arroko urak aintzira edo laku batera isurtzen dituenean. Arroak azpiarroz eta mikroarroz osaturik egoten dira, arroko ibai nagusiak beste ibai batzuetako urak jasotzen dituenean.

Beste alde batetik, arro hidrografikoa deritzo arroa mugatzen duen eremu geografikoari. Arro hidrografikoa mugatzen duen lerro geografikoari banalerro deritzo. Arro hidrologikoa, berriz, arro bateko ur-sistema osoa da, lur gaineko eta lur azpiko urekin, eta ur horien emaria eragiten duten faktore guztiekin batera.