Art Brut eta Outsider Art pertsona baztertuek zein arte "ofizialetik" at daudenek egindako artelanei ematen zaien izendapena. Art Brut izendapena Jean Dubuffet margolari frantsesak sortu zuen 1945ean, bereziki buruko arazoak zituzten pertsonen artelanak biltzen hasi zenean, joera estetiko guztietatik aparte (eta hortik brut adjektiboa). 1970eko hamarkadan, eremu artistiko hori anglosaxoien artean ere zabaldu eta outsider art ("kanpokoen artea") deitu zitzaion, hemen artelan horien egileen izaera nabarmenduz.
Loturiko artikuluak
Arte kontzeptualaArte kontzeptuala edo kontzeptualismoa bereziki 1960tik abiarazitako mugimendu eta teoria artistikoa da, artelanean datzan kontzeptu edo ideia artelana sortzeko teknikaren eta horren fisikotasunaren gainetik dagoela aldarrikatzen duena. Arte…
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…