Arte abstraktua

Adiera zabalean, arte oro da arte bastraktua, artea beti errealitatetik at dagoen zerbait denez. Ideia honen erakusgarri garbiena René Magritte-ren "Ceci n'est une pipe" margolan sorta da: irudikatzen den pipa ez da benetako pipa da, eta beraz abstrakziotzat har daiteke.

Arte abstraktua mundua den bezala irudikatzea helburu ez duen artea da, zuzenean zerbait irudikatzea bilatzen ez duena, arte figuratiboaren aurkakoa, eta oinarrizko baliabidetzat kolorea, forma eta marra hartzen dituena. Definizio hori, ordea, eztabaidatsua da, adiera zabalagoan, arte oro abstrakzioa dela baitiote beste batzuek, artea beti baita errealitatetik bereizketa, aparte dagoen zerbait, artean beti zerbait galtzen baita mundu errealaren aldean, beste zerbait irabazteko bada ere. Eztabaida horrek agerian jartzen du arte abstraktuaren eta figuratiboaren arteko mugak lausoak direla, eta maiz elkar ebakitzen dutela.

Gizakia bezain zaharra arte abstraktuaren historia, herri primitiboetako buztingintzan eta oihalgintzan aurkitzen diren apaingarriak ikusi besterik ez dago, objektu geometrikoetan oinarrituta. Hala ere, arte abstraktuaren goraldiaren hasiera argazkigintzarekin batera etorri zela baieztatu ohi da: argazkiek errealitatea zuzenean irudikatzen dute, askotan artistaren begitik bada ere; argazkigintza eta arte figuratiboa lehian, argazkiek irabazi zuten, haien berehalakotasunagatik bereziki. Hortik aurrera, abangoardia artistiko guztiak jo zuten abstrakzioaren bidetik: espresionismoa, fauvismoa, kubismoa eta berrikiago arte kontzeptuala, besteak beste, arte abstraktua hartu dute paradigmatzat.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Abstraction in Artificial Intelligence and Complex Systems. Springer Science & Business Media; 2013.
321 hitz
Kategoriak