Arte eszenikoak

Arte eszenikoak artisten interpretazioan oinarritzen diren arte ekitaldi eta ikuskizunak dira,  agertoki edo eszenatoki batean eta publiko baten aurrean. Arte eszenikotzat hartzen dira antzerkia, dantza eta musika ekitaldiak. Genero horietako bakoitza hainbat azpigenerotan banatzen da, adibidez antzerkian drama, komedia, txotxongiloak eta beste hainbat azpigenero ditu. Edonola ere, horietan guztietan, eta hau da arte eszenikoen beste ezaugarri bat, ahotsa, soinua eta ikusizko esperientzia dira oinarri nagusiak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, performing arts; gaztelaniaz, artes escénicas.

Ikus, gainera

107 hitz
Kategoriak