Arte zinetikoa (zinetismoa)

Arte zinetikoa, arte kinetikoa, zinetismoa edo kinetismoa mugimendua duten artelanek osatzen dutena da, benetazkoa edo itxuraz (azken hau ikuslearen mugimenduak eragindako sentsazioaren bitartez). Lehen artelan zinetikoa Marcel Duchamp artistari zor zaio, Bizikleta Gurpila izenekoa (eskuinean), 1913 urtekoa, baina bere esanetan ez zuen horren bitartez artelan bat sortu nahi izan, eta besterik gabe entretenitzeko sortu zuen. Arte zinetikoaren sorrera beraz, 1920 urtean izango zen Naum Gabo artistak bere anaia Antoine Pevsner-ekin batera Manifestu Errealista izenekoa plazaratu zuenean, ordura arteko arte eskola modernoak (kubismoa, futurismoa, ...) kritikatuz eta konstruktibismoari hasiera emateko. Manifestuan adierazten denez, "espazio eta denbora eran munduari buruz ditugun guren pertzepzioen gauzatzea da gure arte piktoriko eta plastikoaren helburu bakarra" eta antzinatik jasotako errorea gainditu nahi izan zuen, "sormen plastikorako bitarteko bakartzat erritmo estatikoa" alegia, "denbora errealaren gure pertzepzioaren forma esentzialak" alegia.  Dena den, esan behar da arte zinetikoaren teknikak beste korronte artistiko batzuek ere baliatu dituztela, hala nola surrealismoa.

Alexander Calder-en mobila.

Eskulturan nahiz margolaritza dira arte zinetikoaren esparru nagusian. Margolaritzan, mugimenduaren sentsazioa sorraraziz ikuslea mugitzen denean edo ilusio optikoen bitartez, op art edo arte optikoarekin elkartuz. Eskulturan berriz, mobilak edo zintzilikarioak izan dira arte zinetikoaren ohiko formak, eta horietan  Alexander Calder (1898-1976) nabarmendu zuela esan daiteke. Mobil horietatik arte zinetikoaren esparrua asko zabaldu da, eta denetariko lanak bereiz daitezke, funtsean kategoria hauetan sailkatu daitezkeenak:

  • mugikorrak, mugimendu erreala dutenak;
  • egonkorrak, ikusleak inguratu egin behar dituenak mugimenduaren sentsazioa izateko;
  • barneragarriak, non ikuslea obraren barrura sartu behar den mugimendua eragin edo sentitzeko.

Jesus Sotoren barneragarri bat.

Arte zinetikoaren goraldia 1950eko hamarkadara arte luzatu zen, baina geroztik ere egin du bere bidea, bereziki teknologiaren garapenari esker, elektrizitatea eta automatismoak baliatuz, eta bideoaren bitartez. Venezuelan arte zinetikoaren mugimendu bat garatu zen, bereziki Jesus Soto (1923-2005) artistaren eskutik, ezaguna bere "barneragarri" izeneko obrengatik.

Argazkien kredituak: Bicycle wheel: josephbergen; Jesus Soto:Valentina Ruiz Leotaud

 

378 hitz
Kategoriak