Artearen egoera

Artearen egoera (ingelesezko state of the art esamoldearen mailegua) jakintza-arlo batean egindako ekarpen nagusi eta berrienen multzoa da. Bereziki, ikerketa-lan batean garatzen da, gaiari buruzko dokumentazio-lana adierazteko. Bertan, irurri, kontzeptu, ideia, iritzi eta emaitza garrantzitsuenak aipatzen dira, gerora ikertzaileak baieztatu edo ezeztatu egingo dituena. Orokorrean, ikertzaileak aukeratu beharreko marko teorikoa baino lehenago lantzen da. Artearen egoeran teoria eta ekarpen guztiak zehazten diren bitartean, marko teorikoan ikertzaileak oinarritzat hartuko dituen teoria eta kontzeptuak lantzen dira.