Artisautza eta artisauak

Kredituak: Stebe Bozak

Artisautza edo eskulangintza Industria Iraultzaren aurreko ekoizpen-modu nagusia izan zen, eskuko lana eta teknologia sinplea (eskuko lanabesak) baliatzen dituena. Bestalde eta ekoizpen industrialean ez bezala, artisauek bakarrik edo talde txikietan lan egin eta ekoizpen-serie laburrak egiten dituzte. Industria Iraultzaren aurretik ekoizpen-modu nagusi bat izan zen, bereziki gremioekin loturik. Egun, ordea, artisautzat hartzen dira gehienbat objektu dekoratiboak eta apaingarriak eskuz eta kutsu sortzaile, artistiko eta pertsonalez ekoizten dituzten pertsonak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, handicraft; gaztelaniaz, artesanĂ­a.