Artzesilao

Artzesilao edo Arzesilao (K.a. 315-K.a 240) antzinako greziar filosofoa da, Platonen Akademiako buru eta eszeptizismo akademikoaren abiarazlea, eszeptizismoaren eskola zabalaren baitan. Halere, eszeptizismoari buruz zuen pentsamendua nahasitzat jo izan da, kontraesan ugarikoa. Estoikoen epistemologia ere kritikatu zuen. Ez omen zuen ezer idatzirik utzi, eta beraz bigarren mailako iturriak baino ez ditugu bere bizitza eta pentsamoldeari buruz.