Asertibitatea eta asertzio-jokabidea

Asertibitatea (latinezko assertus hitzetik, "baieztapena") pertsona batek bere iritziak askatasunez eta irekitasunez komunikatu eta besteen aurrean defendatzen dituen pertsonaren gaitasun konstruktibo positiboa da. Asertibitatean biltzen dira halaber komunikazioarekin loturiko beste zenbait aspektu, hala nola ekimena proposamenak eta eskaerak egiteko orduan, betiere taldean edo erakundean positiboak badira, besteen iritzi eta ideien aurrean erreakzio positibo edo enpatikoa izatea, lankidetzaren edo negoziazioaren aldekoa, eta kritikak onartzea. Aurreko alderdiak asertibitate positiboarekin daude, baina bada baita ere asertibitate negatibo bat, hala nola desadostasunak eta ezezkoak adierazteko gaitasuna, beti ere arrazionaltasunez eta errespetuz azaltzen badira. Asertibitatea mugatzen duen faktore bat ingurune kulturala izan behar da: adibidez, beste kultura batean desegokitzat izan daiteke mota jakin bateko iritziak testuinguru jakin batean plazaratzea.

Asertibitatean oinarriturako jokabidea asertziozko jokabidea edo jokabide asertiboa dela esaten da; ildo horretatik hala ere, batzuen arabera asertibitatea jokabideei eta ez pertsonei aplikatu beharreko ezaugarria izan beharko litzateke (eta horrela asertibitatea eta asertziozko jokabidea sinonimoak lirateke).

Erreferentziak