Logikan eta hizkuntzalaritzan, asertzioa edo baieztapena esaldi bat egiazkoa dela adierazteko ekintza. Hedaduraz, egiazkotzat hartzen diren esaldia eta horren adierazpena ere bada asertzioa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, assertion; gaztelaniaz, aserción, aseveración.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Esentziala eta akzidentalaGauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Asertibitatea eta asertzio-jokabideaAgian asertzioa adiera logikoan bilatzen ari zinen. Asertibitatea (latinezko assertus hitzetik, "baieztapena") pertsona batek bere iritziak askatasunez eta irekitasunez komunikatu eta besteen aurrean defendatzen dituen pertsonaren gaitasun konstruktibo…