Asia Txikia

Asia Txikiko mugak. Kredituak: Spiridon Ion Cepleanu

Asia Txikia, Anatolia ere deitua, Asiako mendebaldeko muturrean dagoen penintsula handia, egun Turkiako zati handi bat osatzen duena, iparraldean Itsaso Beltzak eta hegoaldean eta mendebaldean Mediterraneo itsasoak mugatua. Europa eta Asiaren arteko zubi geografikotzat hartzen da. Antzinatik ziblizazio eta kultura anitzeko bizitokia izan da, eta haien arteko topagunea. Neolitikoaren abiapuntu eta garapen gune garrantzitsua izan zen. Ondoren, hititak, frigiarrak, antzinako greziarrak eta erromatarrak nahiz godoak izan ziren lurralde horretan. Bizantziar Inperioaren esku izan zen Erdi Aroan zehar eta gero Otomandar Inperioarren eskuetara pasatzeko. Lurralde menditsua da orokorrean, barnealdean goi-lautadak badaude ere.