Asianismoa eta atizismoa

Asianismoa eta atizismoa Antzinaroko erretorikako eta poetikako aurkako bi estilo dira. Asianismoa estilo apaindu eta barrokoa izan zen, Asiatik eratorria, izenak berak adierazten duen bezala; gaitzetsitako estiloa izan zen Antzinako Grezian, non atizismo (Atika hitzetik, Greziako eskualde bat Atenas inguruan) estilo sinple eta zuzena garatu zen, tradizonalagoa eta herri xehearen ulermenera hobeto egokitua. Asianismoaren ordezkari nagusiak Estrabon eta Zizeron izan ziren, eta tradizioaren arabera Hegesias Magnesiakoak sorturikoa izan zen. Egun, asianismoa literatura estilo apainduegi eta arranditsua izendatzeko erabiltzen da orokorrean.