Asimilazioa eta akomodazioa (Jean Piaget)

Asimilazioa eta akomodazioa Jean Piaget psikologoak (1896-1980)  bere epistemologia genetikoan  garatutako kontzeptuak dira. Zehazki, asimilazioa eta akomodazioa subjektuek, bereziki haurrek, euren eskema kognitiboak eratzeko baliatzen dituzten moldaerazko estrategiak dira. Asimilazioa gertatzen da haurra inguruneko informazioa bere eskema kognitiboarekin bateratzen duenean gertatzen da, disonantzia saihestuz eta beraz eskema aldatu gabe. Akomodazioan berriz, eskema kognitiboa jasotako informazioaren arabera aldatzen da, eskema berri bat sortuz. Adibidez, haur batentzat txakurrak lau hanketako animaliak badira, zaldi bat ikustean, txakur handia dela esango du, asimilazioaren estrategia baliatuz; aldiz, zaldia oso handia denean, zaldia ez da bere eskemetan sartuko, eta eskema berria sortuko du, lau hanketako animalia handiak zaldiak direla barneratuz. Piageten arabera, garapen kognitiboan bi estrategiak orekan egon behar dira, asimilazioa eta akomodazioa behar bezala koordinatuz.