Asimilazionismoa gutxiengo etnikoek eta immigranteek bertako kultura, hizkuntza, identitatea eta arauak bereganatzea, erabateko integrazioa alegia, sustatzen zuen ikuspuntu eta politika soziala da. Dominazioa inplikatzen duen politika da, gutxiengoak eta atzerritarrak euren kultura baztertzera bultzatzen direlako, kultur aniztasuna desagerraraziz. Hala ere, batzuetan gutxiengoek eta kanpokoek beraiek ere beraganatzen duten pentsamoldea da, horrela beraien aurkako diskriminazioa gaindituko delakoan, eta bereziki haien seme alabekin gauzatzen dute, bigarren belaunaldiarekin alegia, hezkuntza-sistemaren bitartez gehienbat.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, assimilationism; gaztelaniaz, asimilacionismo.
Loturiko artikuluak
Kultura (definizioa eta kontzeptua)Kultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen izpiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…
MultikulturalismoaMultikulturalismoa, multikulturalitatea edo kultura-aniztasuna hainbat kontzeptu, printzipio eta politika barnehartzen dituen termino generikoa da, kulturaz desberdinak diren gutxiengo eta beste gizataldeen presentzia, aukerak eta tratamendu berdinak eta orekatuak aldezten…
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…