T(X) zenbatesle edo estimatzaile bat askia dela esaten da, zenbateslea kalkulatu den jatorrizko
laginak zenbatetsi nahi den parametroari buruzko informazio gehigarririk ematen ez duenean, zenbateslearen balioak emandakoaren aldean. Zenbatesle bat askia bada, bertatik gehitutako zenbatesle bat ere askia da; helburua laginaren informazioa ahalik eta modu laburrenean jasotzea denez, zenbatesle aski minimalak bilatzen dira. Formalki, T(X) askia da, baldin eta X laginaren probabilitate-banakuntza, T(X) balioen baldintzapean, parametroaren mendean ez badago. Beste alde batetik, T(X) askia bada, egiantz-funtzioa zehazteko informazio guztia jasotzen du.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Lagin estatistikoak eta laginketaEstatistikan, lagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzteko prozesu…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak hatzematearren.…