Asoziazio askea

Asoziazio askea teknika psikoanalitikoa da, non pazienteari unea burura etortzen zaion guztia (ideiak, pentsamenduak, emozioak, oroimenak, ...) terapeutari adierazteko esaten zaion, ahoz zein idatziz, haren parte hartzerik gabe, erabateko askatasunez, errepresioaren eraginez inkontzientera bultzatzen diren ideia horiek azalarazteko. Sigmund Freudek proposatuko teknika izan zen, funtsezkoa bere metodologian, hipnosiaren ordezko gisa, hura baino fidagarriagoa zelakoan. Transferentzia (pertsona bati buruz sentitzen dena beste batengana eramatea), proiekzio (norberaren ezaugarriak beste batengana eramatea) eta erresistentziari (oroimen eta pentsamenduak oztopatzea) aurre egiteko terapia gisa erabiltzen da. Egun, kritikatu egiten den terapia da, pazienteak bere ideiak adieraztera bultzatua sentitzen denez, benetakoak ez diren asoziazioak adierazteko joera izaten duelako, besteak beste.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, free association; gazteleraz, asociación libre.