Asoziazio estatistikoa

Asoziazio estatistikoa bi aldagai estatistikoen artean dagoen erlazio estatistikoa izendatzeko erabili ohi den esamoldea da. Adibidez, sexua gaixotasuna bat pairatzeko probabilitatearekin loturik badago, bi aldagaiak estatistikoki asoziaturik daudela esaten da. Asoziazioa eta korrelazioa batzuetan batera erabiltzen diren terminoak dira, sinonimoak bailiran, baina zentzu hertsian korrelazioa bi aldagaien artean dagoen erlazio lineala izendatzeko baliatu behar da, asoziazioa beste mota guztietako erlazio estatistikoetarako erabiltzen den bitartean.

Erreferentziak