Asoziazionismoa

Asoziazionismoa fenomeno psikologikoak subjektuak aurretik bizi izan dituen elementuen loturaren emaitza direla baieztatzen duen teoria edo paradigma psikologikoa da. Asoziazionismotik subjektuak ezagutzarik gabe jasotzen direla ere baieztatzen da.  Anitz izan dira historian paradigma horri jarraitu diotenak: XVIII. mendean enpiristek gogamenaren fenomenoak subjektuen aurreko ideia edo bizipenak erlazionatuz sortzen direla baieztatzen zuten; konduktismoa eta psikoanalisia ere paradigma asoziazionistari jarraitzen diote. Lehenago Aristotelesek eta Descartesek ere asoziazionistatzat har daitezkeen ezagutzaren teoriak plazaratu zituzten, baina  teoria asoziazionistak XIX. mendean garatu ziren bereziki Charles Bell (1774-1842) eta Francois Magendieren (1783-1855) eskutik, eta Sechenov  (1849-1936) eta Pavloven  (1829-1905) eskutik Errusian, erreflexologia izenarekin.