Ate birakariak

Ate birakariak enpresa pribatu eta lobbyen eta administrazio publikoaren eta gobernuen artean egiten diren goi mailako kargu izendatze eta aldaketak dira. Legezko eta ohiko praktika izaten den arren, ustelkeria politikoaren eta botere politiko eta ekonomikoen arteko loturaren erakusgarri nabarmenetakoa da. Ate birakarien helburua bikoitza da: alde batetik, gobernuan enpresa edo lobby bateko kide bati goi kargu bat ematen zaionean, kargu horrtatik enpresa edo sektoreko interesak defendatzeko egiten da, bestetik, goi mailako politikariak euren kargua utzi eta enpresa pribatuek "fitxatu" egiten ditiuztenean, euren jardun politkoan enpresa edo sektore horri egindako mesedeen trukean emandako saria izaten da, edo kargu politikoan zirelarik lortutako kontaktu pertsonaletaz baliatu ahal izateko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, revolving doors; gaztelaniaz, puertas giratorias.