Atlasak (definizioa)

Atlasa mapen bilduma ordenatua da. Atlas unibertsala munduko kontinente, eskualde eta herrialdeen mapa fisiko eta politikoak jasotzen dituen bilduma da. Hedaduraz, atlas anatomikoak (gorputzeko atalak biltzen dituena), botanikoak (landareak edo horien banaketa geografikoa jasotzen duena) edo soziolinguistikoak (hiztunen banaketa geografikoa ematen duena) ere bereizten dira, besteak beste.

Lehenengo atalas geografikoa Klaudio Ptolomeok K.o. II. mendean egindakoa da, 1477 urtean argitaratu zena. XVI. mendean, Abraham Orteliusen Theatrum Orbis Terrarum eta Gerardus Mercator-en Atlas sive cosmographicae meditationes de fabrica mundi et fabricati figura argitaratu ziren. Azken honetan agertzen da lehen aldiz "atlas" hitza, mapa bilduma moduan, kondairaren arabera Zeusek zeruko esfera garraiatzera kondenatu zuen Atlas (literalki, "eusten duena") titanari erreferentzia eginez.