Atribuzioen teoriak

Gizarte psikologian, atribuzioen teoriak edo atribuzioaren teoriak pertsonek norberaren edo besteen jokabideeak azaltzeko ematen dituzten interpretazio eta kausei buruzko teoriak dira. Bereziki jokabideei buruz ezartzen diren kausa motak (barnekoak, kanpokoak), kausa horiek esleitzeko baliatzen den informazioa eta esleipen edo atribuzio horien ondorioak aztertzen ditu. Atribuzioen lehenengo teoriak Fritz Heider psikologoak plazaratu zuen The Psychology of Interpersonal Relations lanean (1958).