Atzeraeragina (sistemak)

Agian, atzeraeraginak zuzenbidean duen adiera bilatzen ari zinen. 

Sistema konplexu batean, atzeraeragina, atzeraelikadura edo berrelikadura sistemak inguruan  edo osagai batean sorturiko output edo emaitzak sisteman bertan eragina duenean gertatzen da, emaitza berriak sortuz behin eta berriz sortuz. Bi motako atzeraeraginak bereizten dira:

  • atzeraeragin positiboa, eragindako aldaketak sistemara itzuli eta indartu egiten denean, hazkundea eraginez; adibidez, emaitza onak lortu dituen ikasle batek are eta gehiago ikasten duenean, emaitza are eta hobeak lortzeko.
  • atzeragin negatiboa, eragindako aldaketak sistemara itzuli eta moteldu egiten denean, kontrola eraginez; adibidez, lantegi batean akastun asko sortzean, akastun gutxiago sortzeko mantenu-planak ezartzen direnean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, feedback; gaztelaniaz, retroalimentación.