Audientzia (publizitatea)

Marketinean, audientzia hedabide baten audientzia hedabidean zabaltzen diren mezuak jasotzen duten pertsonen kopurua da; kontzeptua mugatuz, hedabidean zabaltzen den mezu jakin bat jasotzen duten pertsonen kopurua. Helburuzko audientzia berriz, audientziaren populazioan enpresari bere publizitate-mezuak zabaltzeko gehien interesatzen zaion pertsona multzoa litzateke. Auzientzia bikoiztua dela esaten da, publizitate-mezua bitan edo gehiagotan jaso duenean.