Aukera-leihoa, abagunea edo egokiera

Aukera-leihoa edo, euskara jatorrean, abagunea edo egokiera, zerbait arrakastaz garatu eta burutu daitekeen denbora-tartea da. Esamoldea ingelesezko window of opportunity  lokuzioaren mailegua da, eta bereziki arlo teknikoan erabiltzen da, hala nola espazio-ontzi bat arrakastaz abiarazteko egunen multzoa, lantegi batean mantenu-lana egin ahal izateko egun posibleak, hauteskundeetarako deialdia egiteko epea eta langile batek oporrak har ditzakeen egunak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ventana de oportunidad.