Aukeramena

Aukeramena edo aukeramen askea subjektu batek aukera anitzen artean duen aukeratzeko ahalmena da. Ekonomian, agente ekonomikoek duten oinarrizko fakultatea da, baliabideak nahi duten moduan esleitu eta erabiltzeko. Adibidez, monopolio batean kontsumitzaile batek aukeramena galtzen du, monpolioari erosi behar diolako derrigorrez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, free choice; gaztelaniaz, libre elección, capacidad de elección.

Ikus, gainera

  • Erabakimen askea