Aurreiritziak

Aurreiritziak gehienetan pertsona eta ideiei buruz haietaz informaziorik izan gabe eratzen diren iritziak dira, gehienetan negatiboak. Aurreiritziak indibidualak dira, estereotipoak ez bezala, pertsona jakin batek beste pertsona edo ideia jakin batzuengan proiektatzen dituztenak, eta beraz ez derrigorrez partekatuak, askotan estereotipoak eragindakoak diren arren. Adibidez, ezagutu gabe pertsona batek botatako "Kepa alfer hutsa da", aurreiritzia litzateke, Kepa andaluza izanda, andaluzak alferrak direla dioen estereotipoan oinarritua agian. Aurreiritziek diskriminaziorako bidea zabaltzen dute askotan, iritzi horietan oinarrituta erabakiak hartzen direnean. 1 2

Beste hizkuntzetan: gazteleraz, prejuicio; ingelesez, prejudice.

Erreferentziak

1.
PREJUICIOS Y ESTE PREJUICIOS Y ESTEREOTIPOS Y CÓMO REOTIPOS Y CÓMO INFLUYEN EN LA CONVIVENCIA. leioa.net. http://www.leioa.net/vive_doc/prejuicios-y-estereotipos-es.pdf.