Aurrekontuak

Aurrekontua garatu beharreko proiektu bateko gastu edo diru-irteeren aurreikuspena da, maiz proiektu horretan aurreikusten diren diru-sarrerekin batera osatzen dena (ikus, gainera, inbertsio-proiektu).. Maiz, aurrekontuak ekitaldi ekonomiko bati buruz loturik agertzen dira (2020ko aurrekontuak esaten da, esaterako), eta hartan enpresak ekitaldian zehar espero dituen diru-sarrera eta gastuak zehazten dira, defizita edo superabita aurreikusiz.

Enpresak partikularrekin dituen harremanetan, aurrekontuak lan edo zerbitzu baten ordainsarien aurreikuspena da (adibidez, enpresa batek partikular bati sukalde berritzeko proiektu bat burutzeko zenbat kobratuko dion zehazten duena). Kasu horietan, aurrekontua loteslea da, hau da, behartu egiten du lana egiten duenari bezeroari aurrekontuan jartzen duen prezioa kobratzeko, aurreikusi gabeko lanak egin ez diren kasuetan ezik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, budget; gaztelaniaz, presupuesto.

Ikus, gainera