Austeritatea (ekonomia)

Ekonomian, austeritatea edo austeritate-politika gastu publikoa murrizten duen politika ekonomikoa da. Krisi garaietan proposatu eta burutzen den politika izaten da, bereziki defizit publikoa murriztu eta zor publikoa mugatzeko helburuarekin. Hala ere, efektu negatiboak ere baditu, gastu publikoaren murrizketak eskari agregatua txikitu eta hazkunde ekonomikoa murriztu egiten duelako (beraz, politiko ekonomiko proziklikoa da alde horretatik). Austeritatea eskuin politikotik proposatu ohi den politika ekonomikoa da, ezker aldetik guztiz kritikoak izaten diren bitartean, gastu publikoaren murrizketan gastu sozialetan ere murrizketa dakarrelako.