Austeritatea (ekonomia)

Ekonomian, austeritatea gastu publikoa eta soldatak eta kontsumoa murriztu egiten dituen politika ekonomikoa da, bereziki errezesio eta krisialdi ekonomikoetan bideratzen dena, estatuen defizit publikoa murriztu eta zor publikoa mugatzeko. Horrekin batera ordea, austeritateak ondorio negatibo larriak sorraratzen ditu: eskari globala eta inbertsioa murriztu egiten ditu, gastua gutxitzen denez, eta langabezia igotzen du. Finean, austeritateak bilatzen duena da merkatuko legeak inposatzea da, merkatuak ekonomia orekara ekarriko duelakoan, bide horretan gerta daitezkeen ondorio sozialak (langabezia, prekarizazioa, ...) kontuan hartu gabe.

Liberalismo ekonomikoa da austeritate-politikak aldezten dituen eskola ekonomikoa, eta horien aitzindaria Friedrich Hayek (1898-1992) ekonomialaria da. Hayeken arabera, gorakada ekonomiko guztiak bukatzen dira noizpait eta suspertze berria  kontsumoa murriztuz, aurrezkia gehituz eta finean esleipen ekonomiko desegokiak zuzenduz. Austeritaren aurka berriz, keynesianismoa da, John Maynard Keynes (1893-1946) ekonomialaria buru. Keynesek eskasiaren printzipio ekonomikoa ukatzen zuen: dirua mugatu eta administratzeak ez du inongo zentzu praktikorik eta gizartea pobretu besterik ez du egiten.

Erreferentziak