Autoebaluazioa

Hezkuntza-ebaluazio klasikoan, ikasleak eginiko azterketa edo proba irakasleak edo ebaluatzaileak zuzendu eta balioetsi egiten du, ikaslea ebaluazio prozesutik kanpo utziz. Sistema horretan, irakaslea da ezagutza transmititzen duena, eta esan liteke ere egiaren jabea, ezagutza horren gaineko kontrol osoa hartzen baitu. Autoebaluazioa berriz,  ikasle bakoitzak bere ikaskuntzari buruz egiten duen ebaluazio pertsonal, autonomo eta kritikoa da. Hezkuntza-paradigma guztiz alternatiboa da, ikaslearekiko konfiantzan eta haren ahalmenetan oinarritzen dena, eta inplizituki ikaslea ikasteko gai dela, horretarako motibazioa baduela eta ikaskuntza horren emaitzak objektibotasunez balioesteko gauza dela. Autoebaluazioak gainera ikaslea bere bizitza osoan burutuko duen ikaskuntzarako prestatzen du, haren ekimena eta autonomia landuz, eta ebaluazio tradizionaleko subjektu pasiko izatetik subjekcitetu aktibo izatera bultzatuz. Hala eta guztiz ere, autoebaluazioa ez da irakaslea ebaluaziotik kanpo uzten duen sistema, irakasleak ebaluazio prozesuaren gidaritza akiboa garatu behar du, ikaslea prozesu horretan zuzenduz (ikus, errubrika ebaluzioan) eta ebaluazio prozesuaren kontrola eginez.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Autoebaluazioa"; Gizapedian, 13 martxoa, 2021, https://gizapedia.hirusta.io/autoebaluazioa-autoebaluaketa-definizioa-kontzeptua/.