Autoengainua

Autoengainua errealitatearen alderdi negatiboak ukatzea da, bereziki norberari buruz irudi txarra sor dezaketen edo norberarengandik konpromisoa eskatzen duten alderdiei buruz. Autoengainua eremu filosofikoko kontzeptua ere bada, eta bereziki existentzialismoan erabili da, fede txarreko jokabide prototipiko gisa, subjektuak bere askatasunak sortzen dion antsietatea itzuri egiteko.

Autoengainua inkontzientea da definizioz. Izan ere, nekez pentsa daiteke nola engainatu dezakeen bere burua pertsona batek zerbait ukatzean, egia dela jakin arren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, self deception; gaztelaniaz, autoengaño.

Ikus, gainera