Autoenplegua

Autoenplegua pertsona edo talde batek abian jartzen duen enpresa edo bestelako ekimen ekonomikoa da, bereziki lanpostua eskuratu eta bizimodua aurrera ateratzeko asmoarekin. Soldatapeko langileak ez bezala, autoenpleguko langileak norberaren konturako langileak dira kasu askotan edota merkataritza-sozietate moduan eratuta, gizarte ekonomiako erakunde gisako forma hartzen dute, kooperatiba moduan kasu. Autoenplegua administrazio publiko eta gobernuen arreta erakarri zuen XX. mendearen bukaeratik, egiturazko langabeziari irtenbide bat aurkitu nahian, bereziki kolektibo baztertuetako pertsonei begira, hala nola gazteak, emakumeak eta iraupen luzeko langabetuak, eta ildo horretatik ugari izan dira autoenplegua sustatzeko programa publikoak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, self-employment; gaztelaniaz, autoempleo.

Ikus, gainera