Autoestimua

Autoestimua pertsonak bere buruari buruz egiten duen balorazioa da, bere buruaren autokontzeptuarekin duen errespetua. Bada, halaber, autoestimu kolektiboa, pertsonak bere gizataldeari buruz duena. Hiru osagai ditu: osagai kognitiboak pertsonak bere buruari buruz egiten duen definizioa errealitatearekin loturik dagoen finkatzen du eta positiboa denean ez lieke porrotei garrantzi handiegirik eman beharko; osagai emozionalak, berriz, pertsonak bere burua zenbateraino maite duen ezartzen du; azkenik, osagai konduktualak autoestimula portaerarekin lotzen du, pertsonak erabakiak hartu eta aurrera eramateko gaitasuna duen adierazi, eta ez lituzke pertsonaren ahalmenak gutxitu edo hanpatu beharko. 1

Autoestimua funtsezkoa da pertsonak egoera problematiko eta zailei aurrera egiteko; aldi berean, egoera zail horietatik sortutako porrot eta sufrimenduak eragina izan dezake autoestimuan, ondoren etor daitezkeen egoera horiei aurre egiteko ahalmena gutxituz. Horregatik da garrantzitsua estresaren eta porrotaren kudeaketa pertsonal egokia. Beste alde batetik, gehiegizko autoestimua edo autoestimu positiboegia kaltegarria ere izan daiteke, porrotaren onarpena zaildu egin dezakeelako; frogatu da gainera autoestimu handiegiko pertsonek problemak izaten dituztela besteekiko harremanetan. 2

Erreferentziak

1.
Componentes de la Autoestima . laautoestima.com. http://www.laautoestima.com/componentes-de-autoestima.html. Accessed November 5, 2017.
2.
IDENTIDAD. AUTO-CONCEPTO, AUTO-ESTIMA, AUTO-EFICACIA Y LOCUS DE CONTROL . Ehu-Dokumentuak. http://www.ehu.eus/documents/1463215/1504276/Capitulo+VI.pdf. Accessed November 5, 2017. [Source]