Autofinantzaketa

Autofinantzaketa edo autofinantzazioa enpresak bere baliabide propioekin egiten duen finantzaketa da, kanpoko finantzaziorik gabe egiten dena, hots mailegu edo krediturik gabe, finantza merkatuak eskaintzen dituen tresnak (bonoak, obligazioak) baliatu gabe, edota bazkide eta akziodunen ekarpen gehigarririk gabe. Amortizazio ekonomikoa, hornidurak eta funts propioak (erreserbak, horien artean) dira autofinantzaketarako baliabide nagusiak. Beste finantzaketa-iturrien aldean, autofinantzaketak abantaila hauek ditu: finantza-gastuak txikiagoak dira, interesak ez baitira ordaindu behar, eta enpresaren kaudimena (zorrak hartu eta ordaintzeko ahalmena) handitu egiten da.

Ikus, gainera