Autogarapena edo garapen pertsonala

Autogarapena, garapen pertsonala edo hazkunde pertsonala pertsona batek bere burua hobetze aldera egiten dituen ekimen eta ahaleginen multzoa da, helburu berriak lortze aldera ikasiz eta behar diren trebeziak garatuz, besteen laguntza eta sostenguarekin  baina pertsonak duen askatasuna, autonomia eta kontzientziatik. Proaktibitatearekin loturiko kontzeptua da.