Autokontzeptua

Autokontzeptua nork bere burua ikusi eta definitzeko duen modua da, identitate pertsonalak eta sozialak gutako bakoitza nola eratzen duen. Dimentsio anitz biltzen ditu, hala nola norberaren itxura fisikoa, familia, etnia eta nazioa, lagunak, ikasketak, lana eta ondasunak. Ezaugarri egonkorrak dira pertsonak bere buruari buruz ezarri eta beraz autokontzeptua definitzen dutenak; hala ere pertsonaren esperientziak moldatzen du, eta adinaren arabera aldatzen doa: adibidez, haurren artean gurasoak autokontzeptuaren atal garrantzitsua diren bitartean, nerabezaroan lagunak autokontzeptuaren elementu nagusia izatera pasatzen dira, batzuetan aurreko autokontzepturarekin haustura gogorra eraginez. Elementu guztiz pertsonalak alde batetik (nola janztea gustatzen zaion), inguruneak guztiz baldintzatutako kontzeptua da, elementu sozial eta kulturalak (lagunak, ...) barnehartzen dituena. Hala ere, pertsona heldu ahala, autokontzeptua modo autonomoan eratzeko joera dago. Azkenik, autoestimutik bereizi behar den kontzeptua dela esan behar da: autokontzeptua nork bere burua ikusteko modua den bitartean, autoestimua autokontzeptu horren balorazioa (estimua) litzateke. 12

Erreferentziak

1.
Cazalla Luna N, Molero D. REVISIÓN TEÓRICA SOBRE EL AUTOCONCEPTO Y SU IMPORTANCIA EN LA ADOLESCENCIA . Revista Electrónica de Investigación y Docencia (REID). 2013;(10):43-64.
2.
IDENTIDAD. AUTO-CONCEPTO, AUTO-ESTIMA, AUTO-EFICACIA Y LOCUS DE CONTROL . EHU-Dokumentuak. http://www.ehu.eus/documents/1463215/1504276/Capitulo+VI.pdf. Accessed November 5, 2017. [Source]