Autolikidazioa

Autolikidazioa zergapekoak Ogasunari ordaindu beharreko zerga bere kabuz kalkulatu eta onartzeko prozesua da, eskura duen informazio propioan edo Ogasunak berari buruz duen informazioan oinarrituta. Autolikidazioaren emaitzak Ogasunaren onespena behar du behin betikoa izateko, gehienetan isiltasun administratiboaren bitartez gauzatzen da, Ogasunak aurkako jakinarazpenaki gabeko epe bat igarota.