Autonomia erkidegoak

Autonomia erkidegoak edo komunitate autonomoak (gaztelaniaz, comunidad autónoma) Espainiako estatuan autonomia politikoa duten lurralde entitateak dira, Espainiako arau gorena den Konstituzioak ezarrita. Autonomia politiko horretan oinarrituta, komunitate autonomoek konpetentziak edo eskumenak dituzte hainbat arlotan, botere legegile nahiz exekutiboarekin, baina komunitate bakoitzeko autonomia-estatutuek ezarritako arloetan. Autonomia-estatutu horiek komunitate autonomo bakoitzean egindako erreferendum batean onartu ziren.

Espainian 17 autonomia erkidego daude eta 2 hiri autonomo. Badira autonomia erkidegoak nazionalitate historiko izateagatik eratu zirenak, euren identitate historiko edo kulturaletan oinarrituta (Euskadi, Katalunia, Galizia, Valentziako Komunitatea, Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak eta Kanarietako Uharteak). Beste autonomia erkidegoen izaera arrazoi geografiko, administratibo edo ekonomikoetan oinarritzen dira. Kasu guztietan, Ceuta eta Melillako hiri autonomoak ezik, autonomia erkidegoak probintzia historikoetan banatzen dira, Ceuta eta Melillako hiri autonomoak ezik. Badira halaber, probintzia bakarreko autonomia erkidegoak: Madril, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Asturiasko Printzerria eta Murtzia.

Kasu guztietan, autonomia erkidegoek organo politiko hauek dituzte:

  • legebiltzar edo asanblada legegile bat, botere legegilea duena;
  • lehendakari edo presidente bat, eta hark izendatutako gobernu-kontseilua;
  • justizia-epaitegi goren bat.

Autonomia erkidegoen zerrenda, haiek osatzen dituzten probintziekin

  • Euskadi (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia)
  • Aragoi (Hueska, Zaragoza, Teruel)
  • Katalunia (Girona, Lleida, Bartzelona, Tarragona)
  • Valentziako Komunitatea (Castelló, Valentzia, Alacant)
  • Galizia (A Corunha, Pontevedra, Lugo, Ourense)
  • Gaztela-Leon (Leon, Zamora, Salamanka, Palentzia, Valladolid, Burgos, Soria, Avila, Segovia)
  • Gaztela-Mantxa (Guadalajara, Cuenca, Albacete, Toledo, Ciudad Real)
  • Extremadura (Caceres, Badajoz)
  • Andalucia (Huelva, Sevilla, Cordoba, Jaen, Almeria, Granada, Malaga, Cadiz)
  • Kanarietako Uharteak (Sanat Cruz de Tenerife, Las Palmas)

Probintzia bakarreko komunitate autonomoak

  • Errioxa
  • Kantabria
  • Nafarroako Foru-Komunitatea
  • Madrilgo Komunitatea
  • Balear Uharteak
  • Asturiasko Printzerria
  • Murtzia

Hiri autonomoak

  • Ceuta
  • Melilla