Autoritarismoa

Autoritarismoa aginte politikoa elite baten eskutan ezartzen duen sistema politikoetako egoera da, instituzio politiko eta herritarren gehiengoari erabakiak hartzeko ahalmena murriztu edo ezabatu egiten direnean, egoera hori iraunarazteko kontrol politikorako tresnak eratuz. Autoritarismoak erregimen autokratikoen eta diktaduren ezaugarri nagusia da, eta totalitarismoa inplikatzen du maiz.