Autorreferentzia eta autorreferentziala

Autorreferentzia proposizio, mezu, diskurtso edo artelan batek berari buruz ari denean gertatzen da. Kasu horietan, proposizioa edo dena delakoa autorreferentziala dela esaten da. Maiz, paradoxak sorrarazten dituen fenomenoa da; adibidez, ezaguna da Kretako Epimenidesen paradoxa: Epimenidesek "kretar guztiak gezurtiak dira" dionean, proposizio hori kolokan jartzen du, izan ere alde batetik, proposizioa faltsua bada, egiazkoa da Epimenidesek gezurtia ez delako; eta egiazkoa bada, faltsua da, Epimenidesek gezurra esaten duelako.