Autorregulazioa (sistemak)

Adiera espezifikoagoei buruz jakiteko, ikus merkatu autorregulatuak, ekonomiari buruz, eta autorregulazio psikologikoa.

Sistema baten autorregulazioa sistemak berak barneko propietateak eta oreka atxikitzeko duen berezko ahalmena da, besteak beste ingurunetik eragin daitezkeen aldaketetara moldatuz.  Autorregulaziorako mekanismoen artean atzeraeragin negatiboa dago. Autorregulazioari esker sistema biologiko bat orekan dagoenean, homeostasi egoeran dagoela esaten da.