Auzapeza

Auzapeza edo mera (frantsesezko maire hitzetik) Ipar Euskal Herrian bertako udalerrietako udal batzarreko agintari nagusia da, Hego Euskal Herriko alkateen pareko figura administratibo eta politikoa. Frantziako estatuaren ordezkaria da udalerrian eta legeak ezarritako eskuduntza esklusiboak ditu. Auzapeza udal kontseilariek aukeratzen dute, euren aldetik udal hauteskundeetan aukeratuak bi txandetan egindako bozken bitartez. Sei urterako aukeratzen dira, udal kontseilariak bezalaxe.